Victor
Hugori buruzko alpamen biograflko laburra
Victor Hugo 1885eko maiatzaren
22an hil zen, 83 urte zituela. Besançon-en jaio
zen 1802ko otsailaren 26an; beraz, zehatz-mehatz esanda,
orain dela 200 urte jalo zen. Bere bizitzak nahiz bere
lanak arrasto sakona utzi dute mundu osoko kulturan.
1811n, 9 urte bete bern zituela, amarekin Espainiara
bidaiatu zuen Hugo zeritzan alta, Bonaparteren jenerala,
bertan baifzegoen. Muga zeharkatu ostean, Hernanin egin
zuten lehenengo gaua. Hain zuzen ere, Carlos V.aren
garaian kokatu zuen drama ezagunetariko bati Gipuzkoako
udalerriaren izena jarri zion.
1822an, hogei urterekin, bere lehenengo olerki-liburua
argitaratu zuen. Oda eta olerki desberdinez osatuta
zegoen. Urte berean Adéle Fouchet-ekin ezkondu
zen. Garai hartan Victor Hugo katolikoa eta legitimista
zen eta, horiez gain, Carlos X.aren erregimenak pentsioa
ematen zion. Urfe batzuk beranduago, ordea, heldu egin
zen eta oso gazte erromantizismoaren pertsona nagusi
bilakatu zen. l83Oean Adélerengandik urrundu
eta Juliette Drouetengana hurbildu zen. Berarekin batera
emakumezkoa hil arte gelditu zen. Hori olerkaria bera
hil baino bi urte lehenago gertatu zen.
l83Oetik 1840ra bitartean literaturaren irakinaidia
izan zuen eta garai horretan zenbait drama garrantzitsu
egin zituen:
Hernani (1830)
Erre geak ongi pasatzen du (1832)
Lucrecia Borgia eta María Tudor (1833) eta Udazkeneko
hostoak (1831)
Egunsentiko kantuak (1835) eta Tximistak eta iluntasuna
(1840).
Halaber, 1831n Pariseko gure dama eleberri famatua idatzi
zuen.
l84lean, 39 urte zituela, Akademian sartu zen. Une horretan
bere literatur lana urriagoa izan zen eta bidaia gehiago
egin zituen.
1843ko udan mendebaldeko Pirinio eskualdera bidaia
hasi zuen. Bertan uztailaren 20tik abuztuaren 26ra bitartean
izan zen. Bidaia Bordelen hasi ondoren, Baiona, Miarritze,
Pasaia, Lezo, Iruña, Paue, Cauterets, Gavarnie
eta Luz Ardiden bisitatu zituen. Eskualde geografiko
horretan Victor Hugok bere begi boteretsu eta sakonak
ezarri zituen eta, ondorioz, deskribapen erromantikoak
eta oinarria zutenak gauzatu zituen.
Deskribapen horiek Carlos Vacquerie suhiarentzat nahiz
Leopoldina alabarentzat eginak zeuden. Hain zuzen ere,
azken hori Senaren estuarioan ¡tota hil zen irailaren
4an, olerkaria bidaiatik itzuli eta egun gutxi batzuk
barru. Gertakari horrek Victor Hugoren jardunbidean
eragina izan zuen; besteak beste, bidaia-liburua argitaratu
gabe gelditu zen. Liburua idazlea hildakoan argitaratu
zen.
1 848ko otsailean II. Errepublika aldarrikatu zen iraultzan
parte hartu zuen, baina Parisen eta ¡a Europa
osoan zegoen ezegonkortasunak bultzatuta, Victor Hugo
jatorri bonapartistara itzuli zen eta Napoleonen bilobari,
Luis Napoleoni, bere laguntza eskaini zion. Bera izendatu
zuten, hain zuzen ere, Errepublikako lehendakari. Dena
dela, Luisen asmo absolutistek (1853an "frantziarren
enperador&' izendatzeko Luis Napoleonek berak kolpea
eman zuen) Victor Hugok bere akatsa onartzea sortarazi
zuten eta erbesteratu egin zen. Urte asko eman zituen
Guernesey-eko udalerrian, Jersey-en, hau da, Britainia
Handiko ubidean kokatuta dagoen irlan.
1852az gero eta 1885ean hil arte ezaugarri liberalak
eta errepublikanoak nabarmendu zituen. Horiek oinarritzat
hartuta, heldutasunean idatzitako lanak argitaratu zituen.
Jadaník gizartean beste tokia zuen:
Zigorrak (1853)
Begiespenak (1856)
Mendeetako Legenda (1859)
Miserableak (1862), Itsasoko lan gileak (1866)
Urte ¡karagarria (1872), Mendeetako legendaren
bigarren eta hirugarren sailak (1877 eta 1883, hurrenez
hurren)
Horiek izan ziren 1885ean hil arte idatzi zituen zenbait
lan. XIX. mendearen amaieran edo XX. mendearen erdialdean
argitaratu behar izan ziren. bere egunkariak, oroitzapenak
eta bidaia-liburuak (1951-1954) ere ez dira ahaztu behar.
Pariseko kaleetan zehar izan zen segizioan milioi bat
pertsona baino gehiagok parte hartu zuen. Testamentuan
dirutza guztia (garai hartako 20.000 franko) behartsuei
utzi zien.
|