Víctor
Hugo eta Pasaia
Victor Hugo Pasaian egon zenean Pasaiari buruz
izan zuen ¡ritzia ez genuen XIX. mendeko azken hamarkadara
arte ezagutu. Hori jakin genuenean, Frantziako bi diputatu
ohi zeuden Donostian erbesteratuta: batetik, M. Paul DEROULEDE
(1846-1914), errepublikazalea, abertzaleen elkartea sortu
zuena eta antzezlan txikiak egiten zituena, eta, bestetik,
Marcel HABERT. Miserableak lana idatzi zuenaren nortasun
nahiz lanaz liluraturik, olerkaria Pasaian bizi izan zen
etxea bilatu zuten hura aurkitu arte. Horrez gain, hirurogei
urte lehenago olerkaria liluratu zuen Pepa batelaria ere
aurkitu zutela aipatu zuten.
1902ko abuztuaren l4an, Victor Hugoren jaiotzaren lehenengo
mendeurrenarekin bat, bi frantsesek eta Pasalako Udalak,
Pirinioetako bi aldeetako zenbait elkarte eta pertsonen
laguntzaz, orduan 60. zenbakia zuen Pasai Donibaneko etxean
olerkariari buruzko museoa sortzea erabaki zuten. Horretarako,
arestian aipatu ditugun elkarte nahiz pertsonek original,
erreprodukzio eta faksimileen bilduma eskaini zuten. Hasieran
etxearen gela batean kokatzea erabaki zuten.
Garai hartan Udalak museoa mantendu, etxearen jabetza
izan eta bisitak egitearren prestatzeko konpromisoa
hartu zuen. Hala eta guztiz ere, gutxi gorabehera l9lSean,
etxeak jabez aldatu zuen eta lehenengo guda mundialean
murgilduta zeudenean, alde batera utzi zuten museoa
sortzeko ideia. Denbora igaro zen eta etxea Jose de
Orueta jaunaren eskuetara pasa zen. Aipatutako gizona
jatorriz bizkaitarra zen, nahiz eta Errenteria eta Pasaian
kokatuta zegoen industrialaria izan. Bi udalerri horietan
galdategiak zituen. Berak etxerako dokumentazioa eta
objektuak biltzearen ardura hartu zuen. 1934an Jose
jauna hil zenean, bere semeak, Antonio de Orueta jaunak,
etxea jarauntsi zuen.
Garai hartan Gilberto Guilaume Reicher idazleak etxea
bisitatu ahal izan zuen eta museo zaharrerako bildumaren
hainbat ale jadanik Pasaiako Udalaren esku zeudela jakinarazi
zuen.
1 945ean "Sociedad Vascongana" zeritzanaren
batzorde batek Victor Hugoren etxea bisitatu zuen. Antonio
Oruetak Victor Hugoren gela antzeztuta zuen etxearen
gela batean; besteetan, berriz, garai hartako altzariak
zeuden Pasaiako nahiz portuko oroigarri historikoekin
batera.
Victor Hugoren etxea Nazioko Monumentu deklaratu zufen
1 964ko urtarrilaren 1 7an eta 1 964ko otsailaren 29ko
EAOn argifaratu zen. Beraz, garai hartatik aurrera Kultur
Interesa zuen ondasuntzat jo zuten. Azkeneko hogeita
hamar urte hauetan etxearen jabetza Gipuzkoako Kutxak
izan du. Gutxienez azken hogei urteefan Pasaiako Udalak
Kultur Etxe bezala erabili du.
Pasaia kanpoan ezagutzera emateko betiere Victor Hugok
garrantzi handia izan du. Ildo horri jarraiki, besteak
beste, 1985. urtean Pasaiako Victor Hugoren etxean hainbaf
ekitaldi gauzatu ziren olerkariaren heriotzaren mendeurrena
zela eta.
1999fik aurrera Oarsoaldea, S.A.k bertan turismoaz
¡nf ormatzeko bulego txikia ezarri zuen eta 2001.
urtean Oarsoaldea, S.A.k berak eta Gipuzkoako Kutxak
hitzarmen bat izenpetu zuten. Hitzarmen horri esker
bigarrenak hitzarmen horretan adierazitako baldintzapean
Oarsoaldeari etxea kudeatzeko baimena eman zion.
|