Berrehungarren
urteurrenaren egitaraua
Arestian aipatu den bezala,
Victor Hugo idazlea jaiotzearen berrehungarren urteurrena
Pasaian ospatu nahi da, udalerrian izan ondoren arrasto
eta oroitzapen ahaztezinak utzi baitzituen. Horietako
bat Victor Hugoren etxea da. Aipatutako etxea egitarau
honen erreferentzia nagusi ¡zango da, baina ez bakarra.
Gauzak horrela izaki, egitarauaren barnean, Iehenik
eta behin, erakusketak programatu dira. Lehenengoa,
Victor Hugoren bizitza eta lanari buruzkoa eta "kausa
handien defendatzailea" izango du izenburu. Bigarrenak,
"Gaur, Atzo eta Bihar" deritzanak, Pasaiako
badiaren eboluzioa hartzen du Iotura-haritzat: iragana
eta orainaldia abiapuntutzat hartuta etorkizuna Iantzen
du. Hirugarrenean, berriz, Pasaian nagusi izan den jarduera
bat garatzen da, hau da, gure udalerriak usadioz izan
duen itsas kultura eta horren lekuko dugu oraintxe bertan
gure ontziola. Gehiago zehaztuz, ontzi tradizionalen
eraikuntza eta milurteko berriaren aurrean duen etorkizuna
landuko dira.
Laugarren erakusketa azken hamar urte hauetan beren
lanak Pasaiako Victor Hugoren etxean aurkeztu dituzten
artista guztien atzera begirako erakustaidia izango
da. Azkenik, bosgarrenak
Besançoneko JoéI Desbouiges artistaren
lan piktorikoa aurkeztuko du. Gogora dezagun jatorriz
Victor Hugo bertakoa zela.
Bigarrenez. sona ha ndiko literato frantsesari buruzko
hitzaldi-sorta aurrez ikusita dago.
Hirugarrenez, ikus-entzunezko materlalak proiektatu
nahi dira, balta egitarau honen dibulgazio-gida gauzatu
ere.
Laugarrenez, antzezlan bat antzeztea pentsatuta dago.
Bostgarrenez, musika jardunaldiak.
Seigarrenez, Victor Hugo Euskal Herrian liburuaren
aurkezpena.
|